Politika -

Izendapenak

Kargudun berrien nazioarteko prestakuntza azpimarratu du Fernandezek

Ignacio Ulloa Rubio Estatuko Segurtasun idazkariak eta Ignacio Cosido eta Arsenio Fernandez de Mesa Poliziaren eta Guardia Zibilaren zuzendariek karguen zina egin dute.

Ignacio Ulloa Rubio Estatuko Segurtasun idazkaria. Argazkia: EITB
Ignacio Ulloa Rubio Estatuko Segurtasun idazkaria.
Barne Ministerio berriak karguen zina egin du

00:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Barne ministroak azpimarratu du Ministerioko kargudun berriek nazioarteko prestakuntza handia dutela, globalizazioaren aurpegi "krudelena" omen den terrorismoari eta krimen antolatuari aurre egiteko.

Horixe adierazi du Barne ministroak bere Ministerioko kargudun berrien zin-egite ekitaldian.

Besteak beste, Ignacio Ulloa Rubio Estatuko Segurtasun idazkariak eta Luis Aguilera Ruiz Barne Ministerioko idazkariordeak hartu dute kargua gaur.

Talde berriak "nazioarteko dimentsioa" duela adierazi du Fernandezek aurkezpenean.

Ekitaldi horretan bertan egin duten karguaren zina Angel Yuste Kartzela Erakundeetako idazkari nagusiak, Ignacio COsido Poliziaren zuzendari nagusiak eta Arsenio Fernandez de Mesa Guardia Zibilaren buruak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea