Politika -
BECen
EAJk Batzar Orokorra egingo du urtarrilaren 13tik 15era bitartean
Erabakitzeko eskubidea "instituzionalizatzea" eta txosten politikoa eguneratzea proposatuko du alderdiak, eta Iñigo Urkullu EBBko presidente izendatuko du berriro, segur aski.
Erredakzioa
EAJk eskubide historikoen eguneratzea eta erabakitzeko eskubidea "instituzionalizatzea" proposatuko du VI. Batzar Orokorrean, urtarrilaren 13tik 15era. Egun horietan alderdiaren presidentea ere hautatuko dute, eta litekeena Iñigo Urkullu ateratzea da, hautagai bakarra da eta. Belen Greaves EBBko idazkariak aurkeztu du jeltzaleek lau urtero egiten duten Batzar Orokorra, eta Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centren (BEC) izango da. Azaldu duenez, ekitaldi horretako helburuetako bat EAJren proposamen politikoa eguneratzea izango da. Agiri bat prestatu dute horretarako, eta Euskadi nazio moduan aurrera egiteko beharrezko zazpi urratsak zeintzuk diren esaten dute bertan. Eskubide historikoak eguneratzea; erabakitzeko eskubidea "instituzionalizatzea"; herritarrekin "konpromisoa duen" gobernu bat berreskuratzea; eta lanaren eta ekonomiaren garapenerako akordio bat lortzea dira urratsok.
Alderdi Popularrarekin lan egiteko prest, "zuhurtziaz" bada
Bestalde, Greavesek baieztatu duenez, PPrekin batera "zuhurtziaz" elkarlanean aritzeko prest dago Eusko Alderdi Jeltzalea, "garai berriaren eraikuntza eta bakea bilatzeko" helburuarekin. Gainera, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak konpromiso hori hartu zuela inbestidura eztabaidan gogorarazi du.