Politika -

'Egin Dezagun Bidea'

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa, Bilbon

15.000 lagunek baino gehiagok eman dio atxikimendua euskal presoen eskubideen errespetua eta egungo kartzela politikarekin amaitzea eskatuko duen martxari.

Egin Dezagun Bidea plataformako ordezkariak. Argazkia: EITB
Egin Dezagun Bidea plataformako ordezkariak. Argazkia: EITB
Egin Dezagun Bidea plataformako ordezkariak. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egin Dezagun Bidea plataformak deituriko manifestazioa Bilboko Casilla parean hasiko da arratsaldeko 17.30ean.

15.000 babes baino gehiago jaso ditu protestak eta antolatzaileek esan dutenez, 300 autobus baino gehiago antolatu dituzte Euskal Herriko txoko guztietatik.

Manifestazioa Autonomia kaletik joango da eta Udaletxean amaituko da. Bertan, Jon Garayk eta Ines Osinagak hartuko dute hitza. Azken urteetako mobilizaziorik jendetsuena espero da eta ETAko presoen eskubideen defentsaren aldeko "aldarrikapen historikoa" izango dela esan dute, "iragan ilun batetik, etorkizun berrirako une garrantzitsua".

Presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzea, 'Parot doktrina' bertan behera uztea edota gaixorik dauden eta zigorraren hiru laurdena bete duten presoak aske uztea eskatuko dute.

Antolatzaileek esan dutenez, martxa isila izango da eta "erantzukizunez" jokatzeko exijitu diote Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailari. Auzitegi Nazionalak bi baldintza ezarri zituen: batetik, ETAko presoen argazkirik ez erakustea eta, bestetik, "preso politiko" kontzeptua ez erabiltzea

Manifestazioak babes asko jaso ditu, besteak beste, Amaiurrek, Bilduk, Aralarrek, Alternatibak, EAk,ezker abertzaleak eta ELA, LAB, EHNE eta HIRU sindikatuek euren presentzia baieztatu dute. Espainiako eta beste herrialdeetako hainbat elkartek ere euren atxikimendua eman dute: Catalunya Nació Independencia, Argentinako Alderdi Komunista, Bretainiako Brezhistance edota Venezuelako Simon Bolivar koordinakundea, esaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea