Politika -
Ohorean kalteak egiteagatik
Calparsoro Euskadiko Fiskal Nagusiak Errioxako presidentea salatu du
Juan Calparsorok Pedro Sanzen aurkako salaketa bat aurkeztu du. Calparsorok salatu duenez, haren ohoreari kalteak egin dizkio Sanzek, "jarrera profesional prebarikatzailea" egotzi diolako.
Erredakzioa
Pedro Sanzen, Errioxako presidentearen aurkako salaketa zibila ezarri du Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak Errioxako Justizia Auzitegi Nagusian. Emilio del Rio, Presidentzia eta Justizia kontseilariaren aurka ere jarri du salaketa, ohorearen aurkako kalteak eragiteagatik.2004 eta 2010 urteen bitartean Errioxako fiskal nagusia izan zen Calparsoro eta orain, erkidego horren presidentearen aurka jarri du salaketa. 10.000 euroko kalte-ordain solidarioa eskatu die bi demandatuei, bere ohorearen aurka "era ez-legitimoan kalte eragiteagatik" eta kalte-galeren ordaina ematea ere eskatu die.Salaketa eragin duten ekintzak 2010an hasi ziren, Errioxako Fiskaltzaren Urteko Memoriaren aurkezpenarekin. Txosten horretan Ingurugiro kontseilaritzaren "axolagabekeria" aipatzen zen, "lurraldearen antolaketan ustez izandako delituen" datuak emateko orduan. Memoriaren arabera, datu horiek "eragin poltikoa izan zezaketen, kargu politikoekin zerikusia eduki zezaketelako", "zalantzarik gabe". Kontseilaritzaren orduko arduradun nagusia Aranzazu Vallejoren zen.Memoria publiko egin zutenean, La Rioja egunkariak albiste bat atera zuen 2011ko uztailaren 24an. Albiste hori, fiskalaren salaketaren arabera, Errioxako Exekutiboak ateratako komunikatu batean oinarritzen zen. Komunikatuan esaten zutenez, Gobernua Fiskaltzak egindako lanaren alde agertzen zen eta Calparsororen kritikak Errioxako kontseilaririk "auzitaratzeko gai ez izanak sortutako "frustazioak" eragin zituen. "PSOEri egindako azken lana da, Euskadiko Fiskal Nagusiaren kargua hartu aurretik", esan zuen Errioxako Gobernuak komunikatuan. Salaketak komunikatu hori jasotzen du eta albistea egunkariaren webgunean ere publikatu zela gaineratzen du. Calparsorok ohorerako eskubidea aldarrikatu eta komunikatuaren azken esaldi hori "funsgabea eta doakoa" dela esaten du. Gainera, azken esaldia bere ohore profesionalarentzako oso mingarria dela dio, jarrera profesionala "prebarikazioan eta alderdi politiko bati mesede egitean" oinarritzen dela esaten duelako.