Politika -

Manifestazioaren ostean

'Espetxetako politika desberdin bat posible da', Patxi Lopezen ustez

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak esan du lehendakariak gai honi buruz Gobernuko presidentearekin, Mariano Rajoyrekin, hitz egingo duela.

Patxi Lopez lehendakaria, Madrilen. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakaria, Madrilen. Argazkia: EITB
'Espetxetako politika desberdin bat posible da', Patxi Lopezen ustez

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Beste espetxe politika bat posiblea dela dioen ideian adostasun ia orokor bat dago", esan du Patxi Lopez lehendakariak. Gainera, egungo legediak "berme" asko ematen dituela esan du eta "demokrazian sartzeko intentzioa dutenentzat birgizarteratzeko nahia du".

PSOEren Batzar Federalaren bileraren hasieran esan ditu hitz hauek lehendakariak eta Bilbon larunbatean egin den manifestazioaren balorazioa egin du.

ETAko presoei "politikoak" deitzea ez zaiola ongi iruditzen esan du. "Presoak preso daude heriotzak eragiteagatik, edo saiatzeagatik, laguntzeagatik, eta hori ez da politika", adierazi du.

Bestalde, orain egun batzuk, Mariano Rajoyrekin bilera bat izatea eskatu duela esan du. Bilerak oraindik ez du datarik, baina bertan Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu zuen dekalogoa proposatuko diola argitu du.

Aresek ez du presoak hurbiltzea baztertzen, birgizarteratzeko onuragarria bada

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak esan du ez duela ETAko presoak hurbiltzea baztertzen, horrekin birgizarteratzea onuragarri bilakatzen bada. Neurri hau Gobernuarekin negoziatzeko dagoen espetxe politika "dinamiko eta malgu" baten baitan ezartzen du.

PSOEko Batzar Federalaren hasieran egindako adierazpenetan, Aresek Bilboko manifestazioaren balorazioa egin du. Martxak Auzitegi Nazionalak aurretik eskatutako baldintza guztiak betetzen zituela esan du.

Patxi Lopez lehendakariak gai honi buruz Mariano Rajoyrekin hitz egingo duela aurreratu du Aresek eta espetxe politikak "malgua" izan beharko duela gaineratu du. Hala ere, "presoek euren zigorrak bete beharko dituzte, eta nahi badute, bakarka, birgizarteratzeko espetxeko onurez baliatu". "Presoek euren zigorrak bete beharko dituzte", azpimarratu du.

"Beste espetxe politika bat posiblea dela dioen ideian adostasun ia orokor bat dago", esan du Patxi Lopez lehendakariak. Gainera, egungo legediak "berme" asko ematen dituela esan du eta "demokrazian sartzeko intentzioa dutenentzat birgizarteratzeko nahia du".PSOEren Batzar Federalaren bileraren hasieran esan ditu hitz hauek lehendakariak eta Bilbon larunbatean egin den manifestazioaren balorazioa egin du.ETAko presoei "politikoak" deitzea ez zaiola ongi iruditzen esan du. "Presoak preso daude heriotzak eragiteagatik, edo saiatzeagatik, laguntzeagatik, eta hori ez da politika", adierazi du.Bestalde, orain egun batzuk, Mariano Rajoyrekin bilera bat izatea eskatu duela esan du. Bilerak oraindik ez du datarik, baina bertan Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu zuen dekalogoa proposatuko diola argitu du.Aresek ez du presoak hurbiltzea baztertzen, birgizarteratzeko onuragarria badaRodolfo Ares Herrizaingo sailburuak esan du ez duela ETAko presoak hurbiltzea baztertzen, horrekin birgizarteratzea onuragarri bilakatzen bada. Neurri hau Gobernuarekin negoziatzeko dagoen espetxe politika "dinamiko eta malgu" baten baitan ezartzen du.PSOEko Batzar Federalaren hasieran egindako adierazpenetan, Aresek Bilboko manifestazioaren balorazioa egin du. Martxak Auzitegi Nazionalak aurretik eskatutako baldintza guztiak betetzen zituela esan du.Patxi Lopez lehendakariak gai honi buruz Mariano Rajoyrekin hitz egingo duela aurreratu du Aresek eta espetxe politikak "malgua" izan beharko duela gaineratu du. Hala ere, "presoek euren zigorrak bete beharko dituzte, eta nahi badute, bakarka, birgizarteratzeko espetxeko onurez baliatu". "Presoek euren zigorrak bete beharko dituzte", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea