Politika -
Bilboko martxaren ostean
AVTk terroristei espetxe-onurarik ez ematea espero du
Bilboko manifestazioak egungo espetxe politika "inolaz ere ez baldintzatzea" eskatu du AVT elkarteko presidenteak.
Erredakzioa
Terrorismoaren Biktimen elkarteko presidenteak (AVT), Angeles Pedrazak, Gobernu berriak hiltzaileei espetxe onurarik ez ematea espero du.
Bilboko manifestazio jendetsuaren ostean egin ditu adierazpen horiek. "Gobernu sozialistak bidai orria oso ongi egina utzi die eta adostuta dutenarekin jarraitzen dute hauek", adierazi du Pedrazak.
Egungo espetxe politika Bilboko manifestazioak "inolaz ere ez baldintzatzea" espero duela esan du AVTko presidenteak. Eta itxaropentsu azaldu da PPko Gobernuarekin, izan ere, "Gobernu berriarekin nahi dutena ez lortzeko konfiantza daukagu, hau da presoak Euskal Herrira ez hurbiltzea", esan du.
Pedrazaren ustez "denek dute manifestazioak egiteko eskubidea, baina ez du ezertarako balio izango, hiltzaile eta terroristei ezin zaielako onurarik eman".