Politika -

Bilboko martxaren ostean

Urkulluk espetxe-politikan aldaketak eskatu ditu 'etikagatik'

"ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri ostean, ezin da salbuespen egoerekin jarraitu", dio Urkulluk.

Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak espetxe-politikan aldaketak eskatu ditu, "pertsona guztien eskubideen errespetuagatik izan behar diren oinarri etikoak" argudiatuz. Hala ere, ETAko presoak "ez dira gure presoak, ezta gudari edota heroiak ere", gaineratu du. "Ezta ere euskal gizartearen gehiengoenak ere".

"Euskadik ezin du izan Estatuak salbuespeneko estrategiak ezarri ditzazkeen gizartea", idatzi du jeltzaleen buruzagiak bere blogean argitaratu duen artikulu batean.

Larunbat honetako manifestazioa ezker abertzalearen egungo estrategiaren barne dagoela esan du Urkulluk . "Espainiako gobernu ezberdinek ezarri duten espetxe-politikaren inguruan EAJ beti mintzatu da", gogoratu du.

"EAJk kalean eta erakundeetan beti defendatu izan du, baita egungo testuinguru ezberdinetan ere, espetxe-politika malgu eta dinamiko baten beharra", adierazi du. "Horrela pentsatzen dugu espetxe-politika guztien helburuengatik eta pertsona guztien eskubideengatik, izan ere, senitatekoek ere zigorra jasaten dute".

Bere ustez, Euskadiko eta Espainiako indarkeriaren orrialde beltza behin betiko ixteko "malgutasuna eta eskuzabaltasuna" beharrezkoak dira, "oinarri etikoen defentsari uko egin gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea