Politika -

El Mundoren arabera

Arnaldo Otegi Bakearen Nobel sariduna?

Egun espetxean dagoen ezker abertzaleko buruzagiarentzat Bakearen Nobel saria eskatzeko balizko "kanpaina abertzale" bati buruzko txostena idatzi du Espainiako Inteligentzia Zentroak.

Arnaldo Otegi, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El Mundo egunkariak albiste deigarria publikatu gaur goizean bere webguneko ordainpeko bertsioan: Espainiako Inteligentzia Zentroak dokumentu bat igorri omen dio Espainiako Gobernuari Arnaldo Otegirentzat Bakearen Nobel saria eskatzeko ustezko "kanpaina abertzale" baten berri emanez. Aipatu txostena honez gero Mariano Rajoyren Gobernuaren esku dago, El Mundoren arabera.

Arnaldo Otegi Logroñoko presondegian dago espetxeratuta, Auzitegi Nazionalak 'Bateragune' auzian 10 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea