Politika -
Bi orduko bilera
Zapatero eta Fernandez isilpean bildu ziren ETAz hitz egiteko
Espainiako presidente ohia eta Barne ministro berria asteartean bildu ziren Madrilen, Ministerioaren egoitzan. Batzarrak bi ordu baino gehiago iraun zuen.
Erredakzioa
Jorge fernandez Barne Ministroak asteartean Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiarekin bildu zela baieztatu du.
Kongresuaren atarian El Mundo egunkariak argitaratutako berria baieztatu die kazetariei. "Argitaratutako informazioa egia dela besterik ez dut esango", esan die Fernandezek.
Egunkariak bere webguneko ordainpeko bertsioan argitaratu duenez, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak eta Jorge Fernandez Barne ministroak isilpeko bilera egin zuten asteartean ETAz hitz egiteko.
Egunkariak jasotako iturriek diotenez, Zapaterok egin zion bilera eskaera Fernandezi. Astearte goizean batzartu ziren biak Madrilen,Ministerioko egoitzan, eta bi ordu baino gehiago iraun zuen bilerak.
Bilera "luzea, sakona, serioa eta instituzioanala" izan zela erantsi du eta "Presidente ohi batek eta Barne ministro batek hitz egiten dutenaz" mintzatu zirela.