Itxi

2021/06/05

13:38

Politika

Ingurumenaren Eguna

Klima aldaketaren aurka "marketina nahikoa ez" dela ohartarazi du Iriartek

EiTB Media | Agentziak

Araian (Araba) egindako ekitaldian, munduko biztanleria euskal herritarrak bezala biziko balitz 2,5 planeta beharrezkoak liratekeela ohartarazi du EH Bilduko bozeramaileak.

  • Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea Araian (Araba).

    Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea Araian (Araba). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak Eusko Jaurlaritzaren ingurumen politikak kritikatu ditu larunbat honetan. "Marketina ez da nahikoa egoerari buelta emateko" eta klima aldaketaren aurkako borroka zein trantsizio energetikoa bultzatzeko, ohartarazi duenez.

"Segundo bat galdu barik aurre egin beharreko arazo larria da; jasangarritasunaz asko hitz egiten ari delako, baina pauso eraginkorrik eman ez dugula diote adierazle nagusiek", defendatu du koalizioko bozeramaileak.

Araian (Araba) egindako ekitaldian, munduko biztanleria euskal herritarrak bezala biziko balitz 2,5 planeta beharrezkoak liratekeela ohartarazi du EH Bilduko bozeramaileak. Ane Unanue Irungo zinegotziak eta Txelo Auzmendi Asparrenako alkateak Iriarte lagundu dute.

Berotegi efektuko gasen isuriak mahai gainean jarri ditu Iriartek, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen politika kritikatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan "ez dira behar beste murriztu", nabarmendu duenez. "Urkulluren Gobernuak ez du ezer egin prozesua bizkortzeko", errepikatu du.

"Isuriak % 10 soilik murriztu ditugu, Europako batez bestekoa % 23koa denean"

Iriarteren ahotan, 1990etik "isuriak % 10 soilik murriztu ditugu, Europako batez bestekoa % 23koa denean". Gainera, EAEn ekoizten diren energia berriztagarriak % 10 baino ez dira, eta inportatutako materialenganako menpekotasun "ikaragarria" azpimarratu du, horien artean, erregai fosilen inportazioak aipatu ditu.

"Honen guztiaren ondorioa: azaleko urak oso egoera txarrean daude, gure herriko bioaniztasuna kezkagarria da, eta zabor ugari sortzen ditugu", salatu du. "Arazo globala da, baina Euskal Herritik heldu behar diogu", erantsi duenez.

Bestalde, Auzmendik adierazi duenez, Asparrena "autosufizientzia energetikorantz pausoak" ematen ari da. 2002an zentral hidroelektrikoa martxan jarri zuten, udalerriarentzako energia ekoizteko, baita panel fotovoltaikoak ere, gogorarazi duenez. Kiroldegiaren geotermiak behar duen kontsumo elektrikoa asetzeko panel fotovoltaiko gehiago jartzea aztertzen ari dira orain.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;