Politika -

Espetxe politika

Amaiurrek presoen inguruko ekimena aurkeztuko du Kongresuan

Amaiurren lau ordezkariekin batera, Xabier Mikel Errekondo bozeramaileak agerraldia egin du Madrilen, Bilboko manifestazioan presoek egindako eskaerei babesa emateko.

Xabier Mikel Errekondo (Amaiur). Argazkia: EFE.
Xabier Mikel Errekondo (Amaiur). Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiurrek ETAko presoen eta espetxe politikaren aldaketaren inguruko ekimena aurkeztuko du Diputatuen Kongresuan.

ETAko presoak Euskal Herrira gerturatzea eta gaixo dauden presoak, prebentiboak eta zigorraren hiru laurdenak beteta dituztenak espetxetik ateratzeko eskatuko dute.

Amaiurreko ordezkariek oraindik ez dute erabaki eskari hauek nola egingo dituzten, hau da, Kongresuan legekoa ez den proposamen bat aurkeztuta edo beste formula parlamentario bat erabilita, baina, alderdiko iturriek jakinarazi dutenez Kongresuan eztabaidatuko den proposamen batekin egiteko asmoa dute.

Halaber, ekimen horren edukia Kongresuko beste indar parlamentarioekin negoziatu nahi du Amaiurrek, eta horretarako, ahalik eta azkarren jarri nahi dituzte martxan elkarrizketak.

Prentsaurrekoa

Amaiurren lau parlamentarioekin batera, Xabier Mikel Errekondo bozeramaileak agerraldia egin du Madrilen, Bilboko manifestazioan presoek egindako eskaerei babesa emateko.

Eskatzen dituzten "onurak" lortu ahal izateko aurretik presoek haien biktimei barkamena eskatu behar dieten defendatuko duten ez du argitu Errekondok.

ETAko presoak "preso politikoak" direla esan du Errekondok, Gobernuak ere "itxura" hori eman dielako, "kolektiboki" Euskal Herritik urrun dauden kartzeletara eramatean.

"Aurrerapausoak" ematearen alde agertu da Amaiurreko bozeramailea eta "lehenengoa" ETAren azken iragarkia izan zela gogoratu du. PPko Gobernuari neurriekin erantzuteko eskatu dio Amaiurrek. Presoak euskal kartzeletara hurbiltzeko eta gaixo dauden eta zigorraren hiru laurden bete duten presoak aske uzteko exijitu dio Rajoyren Gobernu berriari. "Parot doktrina" bertan behera uzteko ere eskatu dio PPren Exekutiboari.

"Ausardiaz,azkartasunez eta irmotasunez" jokatzeko eskatu dio Espainiako presidenteari, euskal gatazka konpontzeko "aurrerapausoak" emanaz. Azken helburua "benetako bake justu" bat lortzea izan behar dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea