Politika -
Eszenario politiko berria
Ortuzarren ustez, PPren politikak 'bira' eman behar du Euskadin
BBBko presidentearen hitzetan, PPk eta Rajoyk euren buruei galdetu behar diete ea PPk Euskadiko hauteskundeetan duen geldialdia ez ote den "orain arte herri honetan egindako politikaren ondorioa".
Erredakzioa
Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak adierazi duenez, PPk "Euskadin eta Euskairentzat egiten duen politikan bira eman behar du", izan ere, erkidego honetan "autogobernu gehiago" izateko "benetako eskaera" dago, "ETA kanpoan dagoela, benetako trantsitzioa egiteko".
Efe albiste agentzian egindako elkarrizketan, EAJk asteburuan egingo duen Asanblea Nagusiaz ere aritu da. Gai horri lotuta, alderdiaren helburua zehaztu du: 2015. urterako estatus politiko eta juridiko berria lortzea Euskadi eta Espainiaren arteko harremanetan.
"Euskadin benetako eskaera bat dagoela ulertu behar dute; askatasun gehiago, autogobernu gehiago, eta behingoz benetako trantsizio bat egiteko, ETA barik, indarkeriaren oztoporik gabe. 77-79 urteetan konpondu gabe geratu zena konpontzeko une egokia da", azaldu du Ortuzarrek.
PP, geldi
Ortuzarren ustez, PPk eta Rajoyk euren buruei galdetu behar diete ea PPk Euskadiko hauteskundeetan duen geldialdia ez ote den "orain arte herri honetan egindako politikaren ondorioa".
EAJren Asamblea Nagusiari dagokionez, alderdiak bere proposamenak "lasai asko" aurkeztuko dituela esan du, duela lau urte egindako diagnostikoan "asmatu" zutelako.