Itxi

2021/06/09

20:56

Politika

Katalunia

Sanchezek "ulermena eta eskuzabaltasuna" eskatu dio gizarteari indultuen aurrean

agentziak | eitb media

Junquerasek alde bakarreko bideari uko egin ostean, azpimarratu du "baretzen duen pauso oro" dela "ongi etorria".

  • Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

    Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak "konfiantza, ulermena eta eskuzabaltasuna" eskatu dio Espainiako gizarteari buruzagi independentistei indultua ematen badie, "helburuak merezi" duelako.

Sanchezek eskaera hori egin du Buenos Airesen egindako agerraldi batean, Alberto Fernandez Argentinako presidentea aldamenean zuela. Lehenengo aldiz hitz egin du indultuei buruz Oriol Junqueras ERCren buruzagiak gutun batean alde bakarreko bidea zalantzan jarri eta indultuek Kataluniako gatazka baretzen dutela adierazi ostean.

Gutun horri erreferentzia eginez, Sanchezek azpimarratu du "baretzen duen pauso oro" dela "ongi etorria".

"Ulertzen dut herrikide batzuk, Kataluniako eta herrialdeko gainerako lekuetako herritar batzuk preso kataluniarrei indultua ematearen aurka egotea, baina konfiantza eskatzen diet, bizikidetzaren aldeko apustua egin behar baitugu", gaineratu du.

2017an egindako akatsak konpontzeko apustua izango omen da, Espainiako gizarteak "iragan txar batetik etorkizun hobera" jauzi egiteko.

Sanchezek esan du gizartearen zatiketa jaso zuela oinordetzan, eta berretsi du "ulermena eta eskuzabaltasuna" behar direla, aurrean dagoen erronkak merezi duelako, eta "bizikidetza erein" behar delako.

Espainiako Gobernuko presidenteak ez dio Oriol Junquerasek elkarrizketa mahaian izan dezakeen partehartzeari betoa jarri nahi izan, eta azpimarratu du garrantzitsuena dela Katalunian aro berri bat hasiko dela, Konstituzioaren barruan eta elkarrizketan, negoziazioan eta akordioan oinarrituta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;