Politika -

Ezker abertzalearen eskaera

Barrena: 'Estatuak ezarri nahi duen mendekotasuna hondamendia da'

Erkidegoen aurrekontuen kontrolerako neurriak azalduko dituen bilerara ez joateko eskatu die ezker abertzaleak Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako gobernuari.

Pernando Barrena ezker abertzaleko kidea. Argazkia: Efe
Pernando Barrena ezker abertzaleko kidea. Argazkia: Efe
Pernando Barrena ezker abertzaleko kidea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Estatutik ezarri nahi dizkiguten menpekotasun ekonomikoak eta politikoak, hondamendira garamatza", ezker abertzalearen ustez. Horregatik, Espainiako Gobernuak aurrekontuak kontrolatzeko  kontrolatzeko hartuko dituen neurriak azaltzeko bilerara ez joateko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.

Pernando Barrenak "doktrina neoliberala indartu " nahi dela salatu du. "Gobernuek gure dirua erabiltzen dute, baliabide publikoak erabiltzen dituzte espekulazioaren zerbitzurako eta langileen kontura".

PPren eta PSOEren gobernu ezberdinek eta EAEko eta Nafarroako gobernuek "kapital handientzat eta finantza sektorearen interesentzat" gobernatzen dute, Barrenaren iritziz.

Espainiako gobernu berriari, krisi ekonomikoari aurre egiteko "lan eskubideak eta gizarte-eskubide gehiago murriztuko dituen erreformak" egitea leporatzen dio. "Eta hori gutxi balitz, orain erkidegoen aurrekontuak Estatuaren kontrolpean jarri nahi dituzte", gaineratu du.

"Ekimen horrekin PPren beste helburu bat argi ikusten da, eta oso kezkagarria da, izan ere, krisi ekonomikoaren aitzakiarekin, Estatuaren nazionalitate historikoak (Euskal Herria, Katalunia eta Galizia) kondenatu nahi dituzte, ", adierazi du Barrenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea