Politika -

Saenz de Santamaría

PP: 'Ongizatearen estatuaren arriskurik handiena gestore txarrak dira'

Rajoyk "oso argi du zer egin behar den azken zortzi urte hauetan bizi izan duguna amets txar bat besterik izan ez dadin", esan du Saenz de Santamariak.

Soraya Saenz de Santamaría Andaluziako PPko militanteekin. Argazkia: Efe
Soraya Saenz de Santamaría Andaluziako PPko militanteekin. Argazkia: Efe
Soraya Saenz de Santamaría Andaluziako PPko militanteekin. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak "ongizatearen estatuaren arriskurik handiena gestore txarrak" direla esan du. "Horiek jartzen dituzte arriskuan hezkuntza, osasuna eta zerbitzu sozialak". "Gestore txarrek dirua gaizki gastatzen dute eta gero ez dute dirurik oinarrizkoarentzat", esan du aurrekontuen egonkortasunerako legearen beharra azpimarratuz.

Rajoyk "oso argi du zer egin behar den azken zortzi urteetan bizi izan duguna amets txar batean besterik gelditu dadin", esan du Saenz de Santamariak alderdi popularrak Andaluzian egin duen biltzarrean. "Neurrizko plan bat behar dugu eta ausartak izan behar gara krisitik ateratzeko", gaineratu du.

Erreformen inguruan, enpleguarena goraipatu du, baita finantza sektorearena ere.

Bestalde, Gobernuko presidenteordeak enpresako erakundeei eta sindikatuei "orduak eta minutuak agortzeko" eskatu die lan erreformaren inguruan akordio batera iristeko, izan ere "hortik atera behar da enplegua sortzeko euskarria". "Denen artean akordio bat eraikitzea ezinbestekoa da Espainia aurrera ateratzeko", ohartarazi du.

Lan erreformaren negoziaziorako Gobernuak emandako epea astelehenan amaitzen da. "Denori dagokigu, denon lana delako enplegua sortzea; denon ardura da", adierazi du Saenz de Santamariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea