Politika -

PRESOAK

Harriet Iragi Logroñora gerturatzearen aurkako helegitea onartu du Justiziak

Madrilgo Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du euskal presoa Castello II espetxetik Logroñora lekualdatzearen aurka Dignidad y Justicia elkarteak jarritako helegitea.

Logroñoko kartzelaren kanpoaldea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Logroñoko kartzelaren kanpoaldea
Logroñoko kartzelaren kanpoaldea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du Harriet Iragi bilbotar presoa Logroñora gerturatzearen aurka Dignidad y Justicia elkarteak jarritako helegitea.

Euskal presoa Castello II espetxetik (480 km) Logroñora (170 km) lekualdatzeko erabakiaren ostean etorri zen Daniel Portero Dignidad y Justiciako presidentearen errekurtsoa, eta orain Auzitegiak aintzat hartu du.

Lekualdatzeari buruzko dokumentazio guztia 20 eguneko epean bidaltzeko eskatu dio magistratuak Espainiako Barne Ministerioari.

Auzitegi Nazionalak 54 urteko kartzela zigorra ezarri zion 2002an Harriet Iragiri, 2000ko urriaren 9an, Granadan, Luis Portero Garcia Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiko fiskalburua hiltzea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika albisteak Presoak albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Espetxeen azken ordukoa