Politika -

Kritika EAJri eta PSE-EEri

EAJn eta PSEn 'batasunitis epidemia' dagoela uste du Basagoitik

"ETA existitzen den heinean eta armak uzten ez dituen bitartean, segurtasun indarrak kideak atxilotzen jaraituko dute", esan du Antonio Basagoitik.

Antonio Basagoiti Forum Europara iritsi denean. Argazkia: Efe
Antonio Basagoiti Forum Europara iritsi denean. Argazkia: Efe
Euskadin 'batasunitis' epidemia dagoela kritikatu du Basagoitik

00:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak "EAJrekin eta batzuetan PSE-EErekin batasunitis epidemia" dagoela esan du. "Batzuri beti lehiatzea gustatzen zaie, eta hor daude Otegi edo Garitano baino basatiago zein den lehiatzeko", esan du.

Eusko Legebiltzarreko presidentearekin, Arantza Quirogarekin, Forum Europan parte hartu ostean prentsaurrea eman dute eta ETAko ustezko hiru kideren atxiloketarengatik zoriondu ditu segurtasun indarrak. "Bakean eta askatasunean bizitzeko beharrezkoa den guztia egin behar da", adierazi du.

"Euskadin, EAJrekin eta PSE-EErekin batzuetan, eta Urkulluk esandako hitzekin (Auzitegi Nazionalarekin eta Euskadirenak ez diren kidegoen presentziarekin amaitzea eskatu du), "batasunitis epidemia" dago.

Frantzian ETAko ustezko hiru kideren atxiloketa "oso ongi" iruditzen zaiola berretsi du Basagoitik. "Atxiloketak egitea oso ongi iruditzen zait, ETA existitzen de bitartean eta armak uzten ez dituen bitartean atxilotu baino ez zaie egin behar", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea