Politika -

Katalunia

Espainiako patronalak begi onez joko lituzke indultuak, normalizaziora bidean

Antonio Garamendi CEOEren presidenteak azpimarratu du "egonkortasuna zuzenbide estatuaren barruan" dagoela, eta hori "Gobernuaren gaitasuna" dela, berea baita erabakia.

Antonio Garamendi Espainiako Enpresa Elkarteen Konfederazioko presidentea. Argazkia: Efe
Antonio Garamendi Espainiako Enpresa Elkarteen Konfederazioko presidentea. Argazkia: Efe
Antonio Garamendi Espainiako Enpresa Elkarteen Konfederazioko presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Garamendi Espainiako Enpresa Elkarteen Konfederazioko (CEOE) presidenteak esan du Kataluniako erreferendumagatik zigortutakoak indultatzea ongi etorria izango litzatekeela "egoera normaltzea" ekartzen badute.

Radio 4 eta La 2 komunikabideetan egindako elkarrizketa batean, CEOEren buruak azpimarratu du "egonkortasuna zuzenbide estatuaren barruan" dagoela, eta hori "Gobernuaren gaitasuna" dela, berea baita erabakia.

Atzo Felipe VI.a Espainiako erregeak eta Pere Aragones Kataluniako presidentea ekonomia biltzar batean elkartu zirela eta, Garamendik esan du "argazkia ona" dela, "elkarrizketara gerturatzeko modu bat" delako eta normalizaziorako oinarrizkoa delako egonkortasuna.

Urriaren 1eko erreferendumaren ostean Barne Produktu Gordina % 21etik % 19ra jaitsi dela aipatu du, eta horrek agerian uzten dituela "ekintza horien ondorioak" eta ekonomiak konfiantza eskatzen duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak CEOEko presidentea