Politika -

Pribatizazioa

Nafarroako Gobernua enpresa publikoak saltzea aztertzen ari da

Yolanda Barcinak adierazi duenez, helburua pribatizazioaren bidez "diru-sarrerak lortzea da".

Yolanda Barcina, Nafarroako presidentea. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina, Nafarroako presidentea. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina, Nafarroako presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, foru Exekutiboa "diru-sarrera gehiago lortzeko helburuarekin" zein enpresa publiko saldu daitekeen aztertzen ari da, batik bat "sektore pribatutik eskaintzen duten zerbitzua ematen jarraitu dezaketenak", erantsi du.

Barcinaren arabera, neurri horrek "enpresa publikoei edo erdi publikoei" eragingo lieke eta aukera hori urriaz geroztik ari direla "aztertzen" gaineratu du.

"Enpresa publikoen berregitura amaitu eta gero, 38 izatetik 13 izatera pasa dira, Nafarroako Gobernua diru-sarrerak lortzeko helburuarekin zein enpresa saldu daitezkeen aztertzen ari da, batik bat eskaintzen duten zerbitzua sektore pribatutik eskaintzen jarraitu dezaketenak", esan die Barcinak kazetariei Nafarroako Parlamentura heldu denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea