Politika -
Heriotza
Alberto Lodeiro PSE-EEren Barakaldoko zinegotzia hil da
2020ko abenduaren 30ean hartu zuen kargua, eta Barakaldo Kirolean, Usoa Lantegian eta Eretza udal hirigintza elkartean parte hartu zuen.
agentziak | eitb media
Barakaldoko Udaleko PSE-EEren udal-taldeak jakinarazi du Alberto Lodeiro zinegotzia hil egin dela, 45 urte zituela, eta doluminak helarazi dizkie senide eta lagunei.
Alfredo Retortillo udal-taldeko bozeramaileak azpimarratu du Lodeirok "zerbitzu publikorako bokazioa" zuela, hala erakutsi zuela "bere ibilbide profesionalean, irakaskuntzari eta kirolari lotuta", eta horregatik iritsi zela udal politikara: "Barakaldoko herritarrei laguntzeko".
Lodeirok 2020ko abenduaren 30ean hartu zuen zinegotzi kargua. Enpresen Zuzendaritzan eta Administrazioan lizentziaduna, herriko eskola batean zen irakasle DBHn eta Batxilergoan.
Barakaldo Udalean, PSE-EEren ordezkaria zen Barakaldo Kirolean, Usoa Lantegian eta Eretza udal hirigintza elkartean.