Politika -

Kritikak Jaurlaritzari

Urkulluk EAEn "erabateko desgobernua" dagoela berretsi du

PPk "astero txartel horia ateratzen dionez" Jaurlaritzak ez duela legegintzaldia amaituko uste du. Bestalde, Rajoyri "komunikazio, informazio eta argitasun gehiago" eskatu dio.

Urkulluren arabera, "polemika faltsua" sortu dute Jaurlaritzak eta PSE-EEk. Argazkia: EITB
Urkulluren arabera, "polemika faltsua" sortu dute Jaurlaritzak eta PSE-EEk.
Urkulluren arabera, "polemika faltsua" sortu dute Jaurlaritzak eta PSE-EEk. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak EAEn "erabateko desgobernua" dagoela berretsi du.

Urkulluk SER irrati-katean egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "polemika faltsua" sortu dute Jaurlaritzak eta PSE-EEk EBBren presidente izendatu zutenean egin zituen adierazpenen harira, izan ere, berak ez zuen "inor euskal herritar edo ez euskal herritar gisara kalifikatu nahi izan".

Era berean, EAJren presidente izendatu zutelako, astelehenean Patxi Lopez lehendakariak deitu ziola gogorarazi du, eta ez omen zion gaia aipatu ere egin, beraz, "ez zegoen kezkatuta egin nituen adierazpen larri horiengatik", gaineratu du ironikoki Urkulluk.

"Desgobernua"ren adibide gisara, buruzagi jeltzaleak esan du egunotan lehendakariak murrizketak planteatu dituela eta gero "ezetz esaten dute, baina sailburuei murrizketetarako prest egoteko esaten zaie".

Rajoyri "komunikazio, informazio eta argitasun gehiago" eskatu dio

EAJren presidenteak adierazi du "harritu" egin dela PPren Gobernuak hartu berri dituen neurri batzuekin, baina oraindik "esperantza" omen du. Era berean, Mariano Rajoy presidenteari "komunikazio, informazio eta argitasun gehiago" eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea