Politika -
Bakegintza
ETAren amaieraren buru izatea proposatu die Basagoitik PSE eta EAJri
PPko liderrak adierazi duenez, ez dator bat Patxi Lopezek ETAri buruz esandakoekin; suntsituta dagoela, alegia. Hala ere "oso gertu daudela eta ETArekin amaitu dezakegula" onartu du.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak PSE eta EAJri ETAren amaieraren buru izatea proposatuko diela iragarri du.
Ser irratian egindako elkarrizketan, ondorengo egunetan bi alderdiekin harremanetan jarriko dela azaldu du Basagoitik, gaia zehaztuteko, izan ere, "egun daukagun egoera zuzendu behar dugu, ETAren amaieraren buru Batasuna dagoelako" eta egoera horri "etekina ateratzen ari zaizkio" presoei eta autodeterminazioari lehentasuna emanda.
Basagoitik azpimarratu egin du ETAren amaiera demokratek idatzi behar dutela, eta amaiera horretan "balio demokratikoak, askatasuna, elkarbizitza eta ETAk herrialde honi egindako kaltea kontatzen duen kontakizuna" sartu behar dira.
Hori dela eta, PSE eta EAJrekin bilerak edo elkarrizketak izateko asmoa agertu du PPko liderrak, "biren artekoak" edo "hiruren artekoak", "gutxiengo batzuk adostu eta ETAren desegitearekin zorrotzak izateko".
PPko agintariak adierazi duenez, ez dator bat Patxi Lopezek ETAri buruz esandakoekin; suntsituta dagoela, alegia. Hala ere "oso gertu daudela eta ETArekin amaitu dezakegula" onartu du.
Otegi, lehendakaria?
Arnaldo Otegi lehendakari izateko aukeraren inguruan galdetu diotenean, Basagoitik esan du egoera hori ez litzatekeela "ona" Euskadirentzat "muturreko indarrak" boterean egotea, eta Otegi bezalako pertsona batek "horrelako etekina ateratzea hainbesteko mina eta izua eragin ondoren eta mundu horretan egon ondoten egindakoa deitoratu ez duena".