Politika -
Auzitegi Nazionala
ETAko ustezko kide baten aldeko omenaldia debekatu dute, Getxon
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak terrorismoa goraipatzeko delitutzat jo du omenaldia.
Erredakzioa
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Aitor Elorza ETAko ustezko kidearen aldeko omenaldia debekatu du gaur arratsaldean, Getxoko herriko tabernan. Elorza 2006an hil zen.
Epaileak aintzat hartu du Dignidad y Justicia elkartearen eskaera eta Fiskalaren txostena. Epailearen hitzetan, omenaldiak terrorismoa goraipatzeko helburua dauka, hortaz, omenaldia saihesteko neurriak hartzeko esan dio Poliziari.
Poliziak epaileari egiaztatu dionez, Elorzak ETAn parte hartu zuen eta Frantzian atxilotu zuten bere gurasoekin batera 1991an, ustez Bartzelonako taldearekin harremana zuelakoan.
1960an jaio zen Parisen, eta 80ko hamarkadan Mexikora "atzerriratu" zen; 1992ra arte behin-behineko espetxealdian izan zen Frennesen (Pariseko inguruetan), 1993an epaitua izan arte, eta aske utzi zuten.
Elorzaren gorpua Baionan, bere etxean, aurkitu zuten, 2006ko urtarrilaren 16an.