Publizitatea
Itxi

2021/07/14

07:40

Politika

Frantzia

Presidentetzarako hauteskundeak 2022ko apirilean egingo dituzte Frantzian

Agentziak | eitb media

Presidentea hautatzeko lehen itzulia apirilaren 10ean jokatuko da eta 24an, berriz, bigarrena. Hauteskunde legegileak, berriz, ekainaren 12an eta 19an egingo dituzte.

  • Emmanuel Macron, 2017ko hauteskundeetako garaipena ospatzen.

    Emmanuel Macron, 2017ko hauteskundeetako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gabriel Attal Frantziako Gobernuko bozeramaileak astearte honetan iragarri ditu presidentetzarako hauteskundeak, 2022ko apirilaren 10ean egingo dute lehen itzulia eta apirilaren 24an bigarren itzulia.

Hauteskunde legegileak, berriz, ekainaren 12an eta 19an egingo dituzte, 'Liberation' egunkariak jakitera eman duenez.

Alderdi politikoen eta Gerald Darmanin Barne ministroaren artean eztabaidagai izan dira datak, nahiz eta, azkenean, lortu duten adostasuna. Eskuartean zituzten beste datak apirilaren 17a eta maiatzaren 1a ziren, presidentetzarako lehen eta bigarren itzulietarako, eta ekainaren 5a eta 12a hauteskunde legegileentzat.

Ordu desberdintasuna dela eta, zehaztu dute Guadalupen, Martinikan, Guyanan, San Pedro eta Miquelonen, San Bartolomen, San Martinen eta Polinesia Frantsesean, larunbatean joan beharko direla bozkatzera hautesleak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;