Politika -

2008an ihes egin zuen

Ernesto Prat Ekineko ustezko kidea atxilotu dute Urruñan

Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak igorritako euroaginduaren harira atxilotu dute gaur goizean.

Ernesto Prat Ekineko ustezko kidea. Argazkia: EITB
Ernesto Prat Ekineko ustezko kidea. Argazkia: EITB
Ernesto Prat Ekineko ustezko kidea. Argazkia: EITB

Erredazkzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Ernesto Prat berriozartarra (Nafarroa) atxilotu du gaur goizean Urruñan (Lapurdi), terrorismoaren kontrako iturriek jakitera eman dutenez.

Atxiloketa 09:15ean izan da eta Baionako Polizia Judizialak egin du, aipatu iturriek zehaztu dutenez.

Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak 2008ko irailaren 11n igorritako Euroaginduaren harira izan da atxiloketa. Dagoeneko deseginda dagoen Ekineko kide izatea leporatzen diote, eta Ekin ETAren adar politikoan kokatzen du epaileak.

Guardia Zibilak terrorista bilatuenen zerrendan sartu zuen 2008an eta ordutik ihes eginda ibili da gazte nafarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea