Politika -

Gehiengo sindikala

Etxaide: 'LABek ez du Bildurekiko menpekotasunik'

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak “oso larritzat" jo du ELAk euskal gehiengo sindikala "bukatutzat" ematea.

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia. EITB
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia. EITB
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak ELAk duen jarrera “arduragabekeria” dela uste du eta “oso larritzat” jo du sindikatu honek euskal gehiengo sindikala “bukatutzat” ematea.

"Arazoa ez da Bildu, ez baikaude haren eta ez beste eragile politikoen menpe ere, eta agian hori da arazoa", esan du Etxaidek asteazken honetan Donostian, LABeko ordezkarien urteko batzar nazionalean.

Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusiak adierazi zuenez, "Bildu erakundeetara heldu zenetik, ezker abertzaleak amortizatutzat eman du gehiengo sindikala".

“LABek herri honetako arazo politikoei eta sozialei konponbidea aurkitu nahi die”, gaineratu du Etxaidek. Egoera hau “ez du pena merezi eta bakoitzak lortuko dituen onurak ez ditu mugimendu sindikal moduan izango dituzten galerak konpentsatuko”.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak ELAk duen jarrera “arduragabekeria” dela uste du eta “oso larritzat” jo du sindikatu honek euskal gehiengo sindikala “bukatutzat” ematea."Arazoa ez da Bildu, ez baikaude haren eta ez beste eragile politikoen menpe ere, eta agian hori da arazoa", esan du Etxaidek asteazken honetan Donostian, LABeko ordezkarien urteko batzar nazionalean.Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusiak adierazi zuenez, "Bildu erakundeetara heldu zenetik, ezker abertzaleak amortizatutzat eman du gehiengo sindikala".“LABek herri honetako arazo politikoei eta sozialei konponbidea aurkitu nahi die”, gaineratu du Etxaidek. Egoera hau “ez du pena merezi eta bakoitzak lortuko dituen onurak ez ditu mugimendu sindikal moduan izango dituzten galerak konpentsatuko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea