Politika -
Batzorde Orokorra
Mikel Arana Ezker Anitzeko koordinatzaile izendatu dute
Alderdiko iturrien arabera, Aranaren hautaketak alderdian dauden "sentsibilitate ezberdinak uztartzen ditu".
Erredakzioa
Ezker Anitzeko Kontseilu Politukoak Mikel Arana koordinatzaile izendatu du adostasun osoz alderdiko lehen Batzorde Nagusian, Bilbon.
Batzordea koordinatzailearen hautaketarekin amaitu dute, eta besteak beste, alderdiaren egungo izenarekin jarraitzea erabaki dute: Ezker Anitza.
Alderdiko iturrien arabera, Aranaren hautaketak alderdian dauden "sentsibilitate ezberdinak uztartzen ditu".
EB-Ezker Anitza urrian jaio zen, Aranaren aldekoek Ezker Batua utzi zutenean. Larunbatean egindako lehen Batzorde Nagusian proiektu politikoa, zuzendaritza eta egitura zehaztu ditu. Bileran Cayo Lara IUko koordinatzaile nagusia egon da.