Politika -
'Arnas berriarekin'
Lehendakariak 'proiektu sozialista berriro eraikitzea' proposatu du
Bere blogean zabaldutako idatzi baten bidez, Patxi Lopezek Alderdi Popularra kritikatu du, egoera ekonomikoa konpondu baino, "langabezia tasa handitu" duelako.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak 'proiektu sozialista berriro eraikitzeko' deia egin du bere blogean zabaldutako post baten bitartez. Halaber, Alderdi Popularra kritikatu du, egoera ekonomikoa konpondu baino, "langabezia tasa handitu" duelako. "Zergen igoera ez da familien mesederako izan", salatu du Lopezek, "finantza kapitala ordaintzeko baizik".
"PPk dena konponduko zuela iragarri zuen", esan du lehendakariak, "baina haren konponbidea ikusi dugu dagoeneko: langabezia tasa altuagoa eta, berriro ere, atzeraldia. Eta batera lotsarik izan gabe, gainera. Ez dute emandako hitza bete, zergak igo dituzte baina ez familiak laguntzeko, finantza kapitala ordaintzeko baizik".
Haren esanetan, ezetz esateko eta krisitik irteteko beste konponbide baten bila hasteko unea heldu da, "herritarren etorkizuna bermatzeko esfortsuak batu behar ditugu", azpimarratu du.
Zentzu honetan, PSOE ezkerreko alderdien "amankomuneko etxe" bihurtu behar da. "Garai berri bati ekiteko guztion indarrak batzeko proiektua izan beharko da, azken hamarkadetako neoliberalismoari behin betikoz amaiera emateko. Hemen eta Europan", nabarmendu du.
"Federazio sozialdemokrata europarra indartsua eta ausarta bat planteatu behar dugu", adierazi du, "gure gizarteen berdintasunaren berme handiena den heinean, Ongizate Estatua defendatu behar dugu".