Politika -
Martxoak 25
Asturiasko hauteskundeak aurreratzea erabaki du Alvarez-Cascosek
Bertako parlamentuak atzera bota zituen joan den astean 2012rako Cascosek aurkeztutako aurrekontuak. 'Konplota' egitea leporatu die presidenteak PPri eta PSOEri.
Francisco Alvarez-Cascos Asturiasko presidenteak hauteskundeak aurreratzea erabaki duela iragarri du. Martxoaren 25ean egingo dituzte, Andaluziakoak bezala. 2012rako Cascosek aurkeztutako aurrekontuak atzera bota zituen joan den astean Asturiasko parlamentuak, eta, orain, hauteskundeak aurreratzea erabaki du presidenteak, aurrekoak egin zirenetik zortzi hilabete bakarrik igaro ez direnean.
"Aurrekontua gobernu baten oheburuko liburua da legegintzaldian. Aurrekonturik gabe, ez dago gobernu programarik'', esan du Alvarez-Cascosek. Konplota egitea leporatu die presidenteak PPri eta PSOEri, 2011ko aurrekontuak luzatzea ''inposatzeagatik''. Krisi egoeran bi alderdiek hartutako erabakiak ''egoera erabat larrian'' utzi du Asturias, presidentearen hitzetan.