Politika -
Agerraldia Kongresuan
Fernandez Diazek ETAren aurkako 'ibilbide orria' azalduko du gaur
Barne ministroak agerraldia egingo du Kongresuan, nazioarteko egiaztatzaileek su-etena baieztatu eta bost egunera.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak bere departamenduko lehentasunak azalduko ditu gaur Kongresuan, batik bat ETAren aurkako 'ibilbide orria'.
Joan den astean, Nazioarteko Batzorde Egiaztatzaileak ETAren amaiera baieztatu zuen, baina Barne Ministerioak uste du erakunde terrorista berriz antolatzen saiatzen ari dela, eta ahul dagoelako erabaki duela indarkeria uztea.
Hori horrela, Fernandezek ohartarazi du Segurtasun Indarrek behatzen jarraituko dutela, Zuzenbide Estatua ez baitago "tregoan".
Halaber, espetxe politikari dagokionez, ETA desagertzen bada, presoek legeak aurrez ikusitako onurak eskatu ahal izango dituztela azaldu du.
Bizkartzainen harira, ordea, hartuko dituzte neurriak, indarkeriaren amaieraren eta krisi ekonomikoaren ondorioz kopurua murriztea aztertuko baitute.
Iker Urbina Amaiurreko diputatua ministroaren agerraldian izango da, baina ez dago argi hitza hartuko duen Fernandez Diazi erantzuteko.