Politika -

''Hondalea''

Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa hasi du "Hondalea"ko lanak direla eta

LAB sindikatuak salatu du irregulartasunak egon litezkeela Cristina Iglesiasek Santa Clara uhartean egin duen artelana kokatzeko lanen kudeaketan.

"Hondalea" Cristina Iglesiasek Santa Claran eginiko lana. Argazkia: Jose Luis Lopez Zubiria.
"Hondalea"
"Hondalea" Cristina Iglesiasek Santa Claran eginiko lana. Argazkia: Jose Luis Lopez Zubiria.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa abiatu du Cristina Iglesiasek "Hondalea" Donostiako Santa Klara uhartean egindako instalazioaren inguruan, LABek lanen udal kudeaketan irregulartasunak egon litezkeela salatu eta gero.

Sindikatuak bi delitu posible identifikatu ditu Udalaren kudeaketan. Batetik, LKS eta Fhecor enpresek "lizitaziorik gabe jaso zuten eraikina zaharberritzeko proiektuaren erredakzioa eta zuzendaritza teknikoa".

Bestalde, "Udal Aurrekontuen funts publikoak gaizki erabili dira", salatu dutenez.  

LABek udal talde politikoei eskatu die "auditoria bat agintzeko, Udaleko gobernu taldearen aldetik diru publikoaren erabilera oker eta kudeaketa txar posibleen arazoa ebazteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Berriak Politika Donostiako azken albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak Epaiketak argazkiak Artea bideoak Gaurko titularrak Azken kultur albisteak Albisteak