Politika -

Asteazken honetan

ETAk hildako ertzainen sugarra itzaliko du lehendakariak, Arkauten

ETAk hildako 15 ertzainen oroimenezko sugarra itzaliko du asteazken honetan Patxi Lopez lehendakariak. Halaber, terrorismoaren ondorioz hildako agenteen oroimenezko monolito bat aurkeztuko du.

Ertzaintzaren 30. urteurrenarekin batera ospatuko dute ekitaldia. Argazkia: Efe.
Ertzaintzaren 30. urteurrenarekin batera ospatuko dute ekitaldia. Argazkia: Efe.
Ertzaintzaren 30. urteurrenarekin batera ospatuko dute ekitaldia. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak ETAk hildako 15 ertzainen oroimenez 1993tik dagoen su-ontziaren sugarra itzaliko du asteazken honetan Arkauten (Araba).

ETAk ekintza armatua "behin betiko uztea" iragarri zuenetik, 2011ko urriaren 20an, Eusko Jaurlaritzak sugarra itzaltzeko hartuta zuen erabakia.

Ekitaldia 12:00etan hasiko da eta Ertzaintzaren 30. urteurrenarekin batera ospatuko dute, Eusko Jaurlaritzako Presidentziak agiri batean jakinarazi duenez.

Arkauteko ekitaldira Javier Balza, Juan Mari Atutxa, Jose Manuel Martiarena eta Juan Lasa Herrizaingo sailburu ohiak gonbidatu dituzte.

Sugarra itzali ostean, terrorismoaren biktimak izan diren ertzainen oroimenezko monolito bat aurkeztu dute. Ondoren, Ertzaintzaren lehen promozioaren 30. urteurrenaren ospakizunari hasiera emango diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea