Politika -
Zarautz
360 euroko isuna hauteskunde-mahai baten osaketara ez joateagatik
Epaileak isuna ezarri dio hauteskunde-mahai bateko presidentearen bigarren ordezkoa izan behar zuen, baina azkenean aurkeztu ez zen emakume bati.
Erredakzioa
Emakume bati 360 euroko isuna ordaintzera zigortu dute, Zarautzeko hauteskunde-mahai baten osaketara ez joateagatik.
Emakumezkoak mahaiko presidentearen bigarren ordezkoa izan behar zuen, 2009ko Europako hauteskundeetan, baina ez zen aurkeztu eta, ondorioz, mahaia ordubete berandu osatu zuten.
Epaileak ebatzi du hauteskunde delitua egin zuela, eta 360 euroko isuna ezarri dio.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea