Politika -

Bake prozesua

'Arma batzuk zelai batean utzita irudikatuko litzateke ETAren amaiera

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak azpimarratu du beharrezkoa dela ETA betiko desegitea eta "armak entregatuta sinesgarritasuna" irabaziko lukeela uste du.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: Efe
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak azpimarratu du, jarduera armatua uzteaz gain, ETAk betiko desegin behar duela eta "Euskal Herriko zelai batean arma batzuk ikustean" ETAren amaiera irudikatuko litzakeela.

"Arma batzuk Euskal Herriko zelai batean utzita irudikatuko litzateke ETAren amaiera", adierazi du ministroak TVEn egin dioten elkarrizketa batean. Hala ere, "barkamena" ez dutela eskatu gogorarazi du eta "armak entregatuta sinesgarritasuna" irabaziko lukeela berretsi. "ETAren hitza sinesten hasiko ginateke horrelako keinuekin", gaineratu du.

Kartzela-politikari dagokionez, ministroak argi adierazi du ez dela aldaketarik izango eta 'Langraitz bidea' deiturikoari jarraituko diotela, hau da, hurbiltzeak ETArekin hausten duten eta barkamena eskatzen duten presoekin soilik egingo dituzte. Bestea Legearen eta Konstituzioaren kontra joatea litzatekeela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea