Politika -

Bake-prozesua

Basagoiti: "Currinen taldeak ez du zer esanik"

PPren Euskadiko presidenteak uko egin dio Nazioarteko Harreman Taldearekin biltzeari, alde bakarrarentzat, alegia, ezker abertzalearentzat, soilik ari direlako lanean.

Antonio Basagoiti PPren Euskadiko burua Argazkia: ETB
Antonio Basagoiti PPren Euskadiko burua  Argazkia: ETB
Antonio Basagoiti PPren Euskadiko burua Argazkia: ETB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brian Currin abokatu hegoafrikarrak gidatzen duen Harremanetarako Nazioarteko Taldeak "zer esanik ez" duela eta soilik alde bakarrarentzat (ezker abertzalearekin aipu eginez) ari dela adierazi du gaur Antonio Basagoiti euskal popularren buruak.

Euskal alderdiekin, banaka, bilerak egiten ari da Currinen taldea egunotan Bilbon, ETAren jardueren amaieraren ondoren, bakearen eta normalizazioaren inguruan hitz egiteko talde guztiekin bilera bakar bat antolatzeko amoz.

Joan den astean Bizkaiko hiriburuan izan ziren nazioarteko behatzaileekin bildu ez ziren bezala, oraingoan ere Currinen gonbiteari muzin egingo diotela jakinarazi du Basagoitik.

"Arrazakeria auzien konponbidean edo Irlandan bezala, bi aldeen arteko borrokak eta hilketak izan diren tokietan, dute zer esana Currin bezalakoek", Basagoitiren esanetan.

"Espainia bezalako lurralde "demokratiko" batean "ez dute zer esanik, hemen terroristak besterik ez daudelako, eta, horregatik, alde baten alde lanean ari direlako", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea