Politika -

Kritika PSE-EEri

Basagoitik PSEri: 'Lagunduko diegu, baina ez diezagutela adarrik jo'

"Banandu nahi gaituzten arren, denok dakigu Patxi Lopez zergatik den lehendakari", ohartarazi dio Antonio Basagoitik Egigureni.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea. Argazkia: Efe
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea. Argazkia: Efe
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak esan du Eusko Jaurlaritza legegintzaldia amaitu arte babesteko prest daudela, baina PSE-EEko buruzagiei ohartarazi die "adarrik ez jotzeko", Egigurenek egindako adierazpenei aipamena eginez.

"Debozioagatik baino, arduragatik babestuko ditugu", adierazi du Basagoitik eta orain hiru urte PPk emandako laguntza defendatu du "aldaketa politikoa behar zelako". Orain, "Euskadin egonkortasuna behar den unean", ardurarekin jokatzen ari direla esan du, baina "ez gara Gobernuak egiten duen ororen iritzi berekoak", zehaztu du; beraz, "guri adarrik ez jo", esan die PSE-EEko agintariei.

Basagoitiri gustatzen ez zaizkion gaien artean, "lehendakariak beste gauza batzuen gainetik presoei buruz hitz egitea" edo batzuetan "PP probokatu eta zirikatzeko bidaltzen dituzten mezuak" direla esan du; adibidez, "kontra egiteko jarrerarekin jarraitzen badute, PPrekin elkarlanean aritzeko zikloarekin amaitzearen alde" agertu zenean Egiguren. "Ezin gaituzte baztertu; batetik, Espainia gidatzen dugulako, eta, bestetik, denok dakigulako Patxi Lopez zergatik den lehendakari", ohartarazi dio Egigureni.

"Kontraesanak PSE-EEn dituzte, Lehendakaritzan PPren babesari esker daudelako, eta gero, PP gaiztoa dela pentsarazi nahi dute; nik ez dut kontraesanik, guk hitza eman genuen eta hitzarekin jarraitzen dugu", gaineratu du. 2013ko aurrekontuak babestuko dituzten ala ez galdetuta, "zergatik ez? ", erantzun du Basagoitik, "hitz egiteko eta negoziatzeko prest gaude".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea