Politika -

Elkarrizketa

Atutxa: 'Denbora asko beharko da sufrimendua desagertzeko'

Herrizaingo sailburu ohi eta Sabino Arana Fundazioaren presidenteak uste du ETAren indarkeriak "sufrimendua eta biktima kopurua handitzeko" eta "gorrotoa" areagotzeko soilik balio izan duela.

Juan Maria Atutxa Herrizaingo sailburu ohi eta Sabino Arana Fundazioaren presidentea. Argazkia: EITB
Juan Maria Atutxa Herrizaingo sailburu ohi eta Sabino Arana Fundazioaren presidentea.
Juan Maria Atutxa Herrizaingo sailburu ohi eta Sabino Arana Fundazioaren presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Atutxa Herrizaingo sailburu ohi eta Sabino Arana Fundazioaren presidenteak uste du "denbora asko" beharko dela Euskal Herrian ETAk eragindako sufrimendua eta gorrotoa desagerrarazteko.

ETAk 2011ko urriaren 20an armak utzi izana iragarri zuela eta, Atutxak bere buruari galdetu dio ea "zertarako balio izan duen" ETAren indarkeriak.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, ETAren indarkeriak "ez du ezertarako balio izan", "sufrimendua eta biktima kopurua handitzeko" eta "gorrotoa" areagotzeko soilik.

Hori dela eta, Juan Maria Atutxaren esanetan, "denbora asko" beharko da pilatutako "sufrimendua eta gorrotoa" desagertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea