Politika -

Auzitegi Nazionala

Fiskaltzak CDRetako 13 kide auzipetzea eskatu du, terrorismoa egotzita

2019ko irailean atxilotu zituzten CDRetako 13 kideak, Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurka emandako epaiari erantzunez indarkeriazko ekintzak bultzatzea leporatuta.

Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiaren aurkako protesta. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiaren aurkako protesta. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiaren aurkako protesta. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 2019an Katalunian atxilotutako Errepublikaren Defentsarako Batzordeetako (CDR) 13 kideak auzipetzea eskatu du ostiral honetan, talde terroristako kide izatea egotzita. Izan ere, enpresa eta egoitza ofizialen aurka, ustez, sabotajeak eta indarkeriazko ekintzak prestatzen ari zirela leporatzen die. Ildo horretatik, horietako bederatzi kideri legez kanpo lehergailuen edukitza eta ekoizpena delituak gehitzea eskatu du.

Hain zuzen ere, 2019ko irailean atxilotu zituzten CDRetako 13 kideak, Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurka emandako epaiari erantzunez indarkeriazko ekintzak bultzatzea leporatuta.

Horiek guztiek, "zegokien batzordeko jarduera bete eta talde terrorista paralelo bat antolatu zuten, izaera klandestino eta egonkorrarekin, aurretik hautatutako enpresa zein egoitza ofizialen aurka indarkeriazko ekintzak eta atentatuak burutzea helburu zuena. Horretarako, taldeak berak bi etxebizitzatan ezkutuan zituen bi laborategietan fabrikatutako lehergaiak eta substantzia su-eragileak erabili nahi zituzten".

Fiskaltzaren arabera, CDRak "pertsona anitzez osatutako taldeak dira, eta estrategia antolatu baten bidez ordena konstituzionala iraultzea izango lukete helburu".

Halaber, Erresistentziako Talde Taktikoa "ikertutakoek osatutako zelula" gisa definitzen du Fiskaltzak. Ildo horretatik, "erradikaltasun handia" agerian uzten zuten, eta "konfiantza handieneko pertsonek osatzen zuten talde klandestinoa". Kide horiek guztiak, bat zetozen "helburu nagusiarekin", eta haiei eskatzen zieten "indarkeriazko ekintza horiek gauzatzea".

Fiskaltzaren arabera, talde horren helburu nagusia "Kataluniaren independentzia lortzea zen, indarkeria bere espresiorik gorenean erabiliz". Hala, Espainiako agintariak Kataluniaren independentzia aitortzera bultzatu nahi zituzten.

Horrez gain, "Kataluniako Parlamentua okupatzea" eta eraikinaren barruan gutxienez astebetez egotea aurreikusi zuten, 6.000 euroko aurrekontuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Delituak Espainiako Gobernua Espainia Epaiketak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Kataluniako prozesua zuzenean