Politika -

Adierazpen instituzionala

Donostiako PSEk ETAko presoak hurbiltzeko eskatu du

Presoak hurbiltzeko eta gaixotasun larria pairatzen dutenei hirugarren gradua emateko eskatu diote Rajoyren Gobernuari, Udalean erregistratu duten adierazpen instituzional batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaleko PSE-EE alderdiko ordezkariek Euskal presoak euskal kartzeletara "hurbiltzeko" eta gaixotasun larriak pairatzen dituzten presoei hirugarren gradua emateko eskatzen duen adierazpen instituzionala bultzatu dute, Diario Vasco egunkariak argitaratu duenez.

"Iragan terroristarekiko damua" agertzen dutenak bergizarteratzeko ere eskatzen dute adierazpenean. Eskaera guzti horiek Mariano Rajoyren Gobernuari zuzenduta daude. 

Adierazpen instituzionala joan den ostiralean aurkeztu zuten udal erregistroan. "Indakeriaren biktima guztiekiko oroimena eta errespetua" izaten jarraitu behar dela dio talde sozialistaren adierazpenak, eta "memoria bizirik" eduki behar dela.

Patxi Lopez lehendakariak espetxe politika malguago baten alde egindako proposamena  "babestu" nahi izan du adierazpen instituzional horrekin Donostiako talde sozialistak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea