Politika -
Kontrol saioa Kongresuan
Rajoy eta Rubalcaba, aurrez aurre aurrenekoz
Mariano Rajoyk azalpenak eman beharko ditu Kongresuan, Gobernuko presidente denetik lehen aldiz.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea lehen aldiz izango da gaur Kongresuan azalpenak ematen, kargura iritsi zenetik. Saioan, gainera, Alfredo Perez Rubalcaba ere arituko da estreinekoz, PSOEko idazkari nagusi denetik.
Saioa 09:00etan hasiko da, eta lehenik eta behin Rajoyk azalpenak eman beharko ditu Europako Batzordearen azken bilerari buruz.
Hain zuzen ere, goi-bileran hartutako erabakiei buruzko zehaztasunak eman beharko ditu, hala nola enplegua sortzeko planak.
Baliteke defizita murrizteko egutegia ere hizpide hartzea.
Eztabaida horren ostean, Gobernuaren kontrolerako saioa hasiko da.