Publizitatea
Itxi

2021/08/23

20:27

Politika

Ekitaldia Arrasaten

Poliziaren eta Guardia Zibilen elkarteek "irmotasuna" eskatu dute Paroten aldeko martxaren aurrean

AGENTZIAK | EITB Media

ETAko presoaren aldeko martxa Sarek deitu du, irailaren 18rako, Arrasaten.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Guardia zibilen eta Espainiako polizien Jucil eta Jupol elkarteek "irmotasun handiagoa" eskatu diete erakundeei irailaren 18an Arrasaten Henri Parot ETAko presoaren alde egitekoa den manifestazioaren aurrean. Dena dela, aitortu egin dute Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak "ezer gutxi gehiago" egin dezakeela, Fiskaltzara jo eta gero.

Elkarte horien ordezkariak, Ernesto Vilariño eta Aaron Rivero, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin batzartu dira gaur, Sarek deitutako manifestazioaren aurrean duten kezka helarazteko.

Villacisneros Fundazioak martxa galarazteko eskatu zien hainbat erakunderi, eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren esku utzi zuen eskaera. Izan ere, erabaki hori Justiziak hartu beharko lukeela iritzi dio.

Gaurko bileraren ostean, Villariñok adierazi du ez duela ulertzen "tankera honetako kriminalen" aldeko ekitaldiak baimentzea, eta nabarmendu du Henri Parot ETAko "terrorista odoltsuena" dela. Riverok, bere aldetik, esan du erakundeek ezin dietela "bizkarra eman".

Manifestazioa Sarek eta Elkartasun Eguneko antolatzaileek deitu dute, "ezkutuko biziarteko espetxe zigorrak ahalbidetzen dituzten salbuespen legeak" salatzeko.

Parot Cadizko espetxetik Leonera eraman zuten martxoan, eta 41 urteko espetxe zigorra betetzen ari da, hilketak, atentatuak eta terrorismo delituak egotzita.

Presoak aurkeztutako helegite baten ondorioz, Auzitegi Gorenak "Parot doktrina" izenekoa sortu zuen 2006an, hainbat presoren espetxealdia luzatzeko, baina Giza Eskubideen Europar Batasuneko Auzitegiak bertan behera utzi zuen. Ondorioz, hainbat preso espetxetik atera ziren, zigorra beteta zutela ebatzita.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;