Itxi

2021/08/27

11:18

Politika

ELKARBIZITZA

Ertzainen kontrako erasoak salatu eta elkarbizitzaren aurkako jarrerak alboratzeko eskatu du Urkulluk

Eitb media

Joan den asteburuan Donostian adostutako gaitzespenetik EH Bilduk "ihes egin" izana deitoratu du, eta ezker abertzaleak egindako akusazioak "gaitzesgarriak" direla esan du. Elkarrizketarako eta gizartea eraikitzeko deia egin du, printzipio eta balio partekatuak oinarri hartuta.

  • Joan den asteburuan Donostian izandako istiluetan hautsitako erakusleiho bat.

    Joan den asteburuan Donostian izandako istiluetan hautsitako erakusleiho bat. Argazkia EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak sare sozialen bitartez salatu ditu bart Bilbon izandako "istilu larriak". Lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak goizaldean Bilbon, covid-19aren aurka egiteko indarrean dauden osasun-arauak "behin eta berriz urratzeagatik" identifikatzera hurbildu zaizkien ertzainei eraso egitea lepoatuta. Urkulluk dioenez, "Ñabardurarik gabe gaitzetsi behar dira eta hala egiten dugu.  Benetako erantzunkizunetik arreta desbideratu eta gizartearen duintasuna iraundu besterik egiten ez duten hitz eta kontzeptuek ez dute lekurik". 

Aurreko asteburuan Donostian izandako istiluak izan ditu hizpide, izan ere, "duela egun batzuk Donostian adostutako gaitzespen instituzionaletik ihes egin" izana leporatu dio, inplizituko EH Bilduri. Koalizioak uko egin zion liskarrak gaitzesteko adierazpen instituzionala sinatzeari, Ertzaintzari babesa jasotzen zuelako; hala ere, Gipuzkoako hiriburuan izandako "ekintza bandalikoak irmo" gaitzetsi zituen.

Urkulluk azaldu duenez, aste honetan bertan, "akusazio larriak" jaso dituzte "bakearen etsaiak garela esan digute 'ongi etorriak' kritikatu ditugunei. Hori orain eta beti egin dugu, baina 'Atzerapausorik ez' adierazpena entzun behar izan dugu. Adierazpen eta jarrera hauek onartezinak dira, ez dute batere laguntzen ezinbestekoa den bizikidetza eraikitzen", azpimarratu du.

Elkarrizketaren alde agertu du: "hitz egin behar da, bai. Bizikidetzaren aldeko ahaleginak urratzen dituzten jarrera horiek baztertu eta oinarrizko printzipio eta balioak adostu behar ditugu. Egiteke dagoen eragindako kalte bidegabea aitortzea ezinbestekoa da". Era berean, ezizinbesteko jo du "Eusko Legebiltzarrean 'ongi etorri' deitutakoen inguruan gehiengoak adierazitako borondatea betetzea".

"Bizikidetza integralaren aldeko ahaleginak urratzen dituzten jarrera horiek betiko baztertuko dituen oinarri etiko bat partekatzea" eskatu du. "Gizartea printzipio eta balio partekatuen oinarri sendotik eraikitzea da garrantzitsuena ", esan du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;