Politika -

Hizkuntza-politika

Enpresek aurrerantzean ez dute zerbitzua euskaraz ere eman beharko

Jendeari zerbitzua euskaraz eta gaztelaniaz eman ezean isuna jartzeko aukera bertan behera utzi du Legebiltzarrak, EAJ, EA, Aralar eta Ezker Anitzaren kontrako botoekin.

Enpresek aurrerantzean ez dute zerbitzua euskaraz ere eman beharko. Argazkia: EITB.
Euskaraz zerbitzurik eskaintzen ez duten enpresak ez dituzte zigortuko

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Euskadiko bi hizkuntza ofizialak (euskara eta gaztelania) erabiltzen ez dituzten enpresentzako isunak bertan behera uztea onartu du, PSE-EE, PP eta UPyDren aldeko botoekin. EAJk, Aralarrek, EAk eta Ezker Anitza-IUk, aldiz, kontrako botoa eman dute.

Legebiltzarkideek onartutako lege proposamenak Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutua aldatzen du. Estatutu hori Juan Jose Ibarretxe lehendakaria zela onartu zuten pertsona guztiek gaztelaniaz zein euskaraz hitz egiteko zuten eskubidea bermatzeko; bai jendaurreko zerbitzuak bi hizkuntzetan emanda eta bai errotulazioa bi hizkuntzetan eginda.

Legeak 3.000 eta 6.000 euro bitarteko isunak aurreikusten zituen baldintza horiek betetzen ez zituzten enpresentzat. Ondoren onartutako dekretu baten bidez, enpresa zerbitzu hori ematera derrigortuta zeuden enpresen ezaugarriak zehazten zituen.

EAJ, EA eta Aralar, kontra

EAJk, EAk eta Aralarrek gogor kritikatu dute Legebiltzarrak hartutako erabakia. Garbiñe Mendizabal jeltzaleak aurreko Gobernuak hartutako erabakiaren alde egin du, asmoa ez baitzen "hizkuntza bat bestearen gainetik jartzea", euskaldunen "eskubideak bermatzea" baizik.

Aldi berean, hurrengo hauteskunde autonomikoetatik ateratzen den Gobernuak araudia berriro aldatuko duela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea