Politika -

Kargugabetzeari erantzuna

Gürtell auziko lehen kondenatua epailea izatea azpimarratu du PSOEk

Esperanza Aguirreren ustez, bestalde, dena ez da zilegi helburuak lortzeko, helburu hori laudagarriaizan arren.

Julio Villarrubia PSOEk Kongresuko Justizia Batzordean duen bozeramailea. Argazkia: EFE
Julio Villarrubia PSOEk Kongresuko Justizia Batzordean duen bozeramailea
Julio Villarrubia PSOEk Kongresuko Justizia Batzordean duen bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon epailea Gürtel auziko entzuketak agintzeagatik 11 urtez kargugabetzeko Auzitegi Gorenak hartutako erabakiak hainbat erreakzioekarri ditu.

Horrela, Julio Villarrubia PSOEk Kongresuko Justizia Batzordean duen bozeramaileak argi utzi du bere alderdiak epaitegi guztien epaiak errespetatzen dituela, baina kezka ere plazaratu du Baltasar Garonen ibilbidea duen epaile batek gaur jaso duen zigorregatik. ''Bitxia da hain ustelkeria trama larri batean epailea izatea lehen kondenatua'', esan du.

Esperanza Aguirre Madrilgo Komunitateko presidenteak (PP), aldiz, azpimarratu du dena ez dela zilegi helburua lortzeko, ''helburu hori laudagarria izan arren''.

Rosa Díez UPyD alderdiak Kongresuan duen bozeramaileak, berriz, justizia denentzat berdina dela esan du, ''baita epaileentzat ere''.

Cayo Lara IUko buruarentzat ''egun tristea da gaur demokratentzat, Justiziak benda kendu baitu begietatik''. ''Onak kondenatu eta gaizkileak aulkietan eseri ez zirela gure seme-alabei azaltzeko lan zaila dugu aurretik'', gaineratu du.

Joan Tardà ERCko diputatuaren aburuz, ''ultraeskuinaren lehen biktima'' da Garzon.

Josep Antoni Duran Lleida CiUko ordezkariak, bestalde, ez du epaiaren gaineko iritzi pertsonalik eman nahi izan, baina argi utzi du gaurko erabakiak ez duela zerikusirik ''frankismoaren ikerketaren inguruko auziarekin''.

Eduardo Torres Dulce Estatuko fiskal nagusiak, berriz, errespetua agertu dio epaiari, baina gogoratu du erabakiak ez duela bat egiten Fiskalaren eskaerarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea