Politika -

EA

EA EH Bildun integratzea baztertu du Garaikoetxeak, ideologia "bateraezinak" baitituzte

Lehendakariak azaldu du EAren zuzendaritzak ezin dituela integrazioa eta koalizioa "nahastu".

Carlos Garaikoetxea, ekitaldian. Argazkia: EFE
Carlos Garaikoetxea, ekitaldian
Carlos Garaikoetxea, ekitaldian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Garaikoetxea (EA) lehendakariak Eusko Alkartasuna EH Bilduren baitan integratzea baztertu du igande honetan, koalizioaren eta bere alderdiaren ideologiak "bateraezinak" direlako.

Joseba Elosegi Eusko Alkartasunren militante historikoaren omenaldi ekitaldian hitz egin du Garaikoetxeak. Bertan, berretsi du Elosegik "autodeterminazioaren bidean beste alderdiekin (EH Bildu) egindako lana" babestuko lukeela, baina elkarlana eta integrazioa ezin daitezkeela "nahastu".

Lehendakariaren esanetan, EAren zuzendaritzak ez ditu bi kontzeptuak bereizi, alderdiaren oinarriek EH Bilduren "aniztasun ideologikoaren baitan" lekurik ez duten arren. Hala, Garaikoetxeak alderdi barrura bota du mezua, EAk "izaera propiodun" alderdia izan behar duela aldarrikatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Carlos Garaikoetxea EH Bildu EA Eguneko albisteak Albisteak