Politika -

Espetxe politika

ETAko sei preso Euskal Herriko espetxeetara eraman dituzte, eta beste bat hurbildu dute

Uztailaren 1etik, ez dago ETAko presorik Madriletik hegoaldera dauden espetxeetan.

AGENCIAS | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Espetxe Zuzendaritzak ETAko sei preso Euskal Herriko kartzeletara eramatea agindu du astearte honetan. Gainera, beste bat Kantabriara hurbildu dute.

Hain zuzen ere, hauek dira espetxez aldatu dituzten presoak:

- Asier Rodriguez Lopez. Soriatik Basaurira eraman dute. Auzitegi Nazionalak 22 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion, 2001ean Portugaleten Ertzaintzaren patruila bati erasotzeagatik.

- Jose Angel Lerin Sanchez. Zaragozatik Basaurira eraman dute. 17 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, 2005ean Alacanteko hotel batean bonbat bat leharrazteagatik eta ETAren "Urederra" taldeko kide izateagatik.

- Guillermo Merino Bilbao. Zaragozatik Basaurira eraman dute. 49 urteko espetxe zigorra betetzen ari da, ETAko kide izatea eta bi hilketa saiakera egotzita.

- Jon Etxeberria Oiarbide. El Duesotik Zaballara. 2019an, 9 urteko zigorra ezarri zioten, 2017an Obidosen (Portugal) ETAri atzeman zioten furgonetarekin lotuta.

- Ibai Aginaga Guinea. El Duesotik (Kantabria) Basaurira. 21 urteko zigorra betetzen ari da, ETAko kide izateagatik.

- Manuel Miner Villanueva. Palentziatik El Duesora. 2003an, Auzitegi Nazionalak 97 urteko zigorra ezarri zion, Iñaki Totorika Vega ertzaina hiltzeagatik.

- Iosu Ordoñez Fernandez. Salamancatik Zaballara. 2007an, 17 urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, 1996an Cosme Delclaux enpresaburua bahitzeagatik.

Uztailaren 1etik, ez dago ETAko presorik Madriletik hegoaldera dauden espetxeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak