Politika -
Fiskaltzak eskatuta
10 urteko zigorra, Cubillas hezi zuen ETAko informatikariarentzat
Auzitegi Nazionalak Iraitz Gesalaga epaituko du datorren ostiralean, Venezuelan Arturo Cubillas ETAko arduradunari dokumentuak enkriptatzeko sistemak irakastea egotzita.
Erredakzioa
Datorren ostiralean Iraitz Gesalaga ETAko informatikaria epaituko dute Auzitegi Nazionalean, Venezuelan ETAren arduraduna zen Arturo Cubillasi dokumentuak kode izkutuan idazteko prozedurak irakatsi ziola leporatuta.
Behin-behineko ondorioen idatzian, Jesus Santos fiskalak talde armatuko kide izatearen delitua egotzi dio Gesalagari, taldearen dokumentu organikoak enkriptatzeko programak egiteagatik, atzemanez gero "dokumentuen edukia aztertzea zailtze aldera". Horren arabera, "2007an joan zen lehen aldiz Venezuelara, ETAk bertan zuen arduradunari, Cubillasi, PGP dokumentuak enkriptatzeko programan egindako aldaketak irakastera".
hari konfiskatu zizkioten dokumentuetan Gesalagaren izena agertu zen zenbait agiritanParis eta Caracas arteko bidaia egiteko billete elektroniko bat inprimatuta zuten bi orrialde aurkitu zituzten 2011ko urtarrilaren 11n Frantzian atxilotu ostean haren etxean egindako miaketetan, fiskalaren esanetan.