Politika -
Garzonen aurkako auzia
New Yorkeko ikastaroen auzia artxibatzea erabaki du epaileak
Baltasar Garzon epaileak hainbat ikastaro eskaini zizkien 2005. eta 2006. urteetan enpresa ezberdinei.
Erredakzioa
Manuel Marchena Auzitegi Goreneko epaileak New Yorken Baltasar Garzonek eskainitako ikastaroengatik irekitako auzia artxibatzea erabaki du, delitua preskribatu egin delako.
Garzonek bost enpresa ezberdinei ikastaroak eskaini zizkien 2005 eta 2006. urteetan. Gorenaren iturrien arabera, eguerdiko 12:30etan jakinarazi diote epaia aldeei.
Epaiketan, Garzonek Banco Santanderretik dirurik ez zuela jaso esan zion epailear. New Yorkeko Unibertsitatean egon zenean Banco Santanderretik diru kopururik ez zuela jaso berretsi du Auzitegi Gorenean.
Kereila jarri zuten abokatuek, Jose Luis Mazonek eta Antonio Paneak, zera egozten diote: Ikastaroak antolatzeko 302.000 dolar jaso izana, trukean Santander bakuko goi-kargudun batzuen aurkako kereila bat ez onartzeko.