Politika -

ETAren amaiera

Basagoitik bere ibilbide orria proposatu dio gaur Rajoyri

Bi buruzagiak Moncloa jauregian batzartu dira gaur, ETAren indarkeriaren amaiera aztertzeko.

Mariano Rajoy Antonio Basagoiti EAEko PPko buruarekin. Argazkia: EITB
Mariano Rajoy Antonio Basagoiti EAEko PPko buruarekin. Argazkia: EITB
Basagoiti eta Rajoy Moncloan bildu dira

01:09

Erredakzioak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Antonio Basagoiti EAEko PPko burua batzartu egin dira gaur, Moncloa jauregian, Madrilen, ETAren amaieraren osteko aro politiko berria nola kudeatu aztertzeko.

Basagoitik berak joan den astean baieztatu zuenez, bilera 13:30ean izan da. Zita horretan, "lidergo ez alderdikoiak partekatzea" proposatu dio Rajoyri.

Bere esanetan, Rajoyk Patxi Lopez lehendakariarekin eta Iñigo Urkullu EAJko presidentearekin egindako bileretan "tonu ona" izan zuten, "gai batzuetan besteetan baino adostasun handiagoa" izan bazuten ere.

Basagoitiren aburuz, betidanik ETAren aurka izan diren alderdiek fronte bat sortu beharko lukete demokrazia anitza irabazlea izan dadin.

Horrenbestez, ados dauden gaietan "konplizitateak" eratu beharko lirateke, eta ados ez dauden gaiak "zuhurtziaz" jorratu eta puntu komunak bilatu.

Espetxe politikari dagokionez, Basagoitik gai horri buruz ez hitz egitea eskatu du, "Batasunak hori nahi du eta". Horren ildotik, Barne Ministerioak "ikuspegi zabala" izango duela aurreratu du, betiere inpunitatea eta onurak baztertuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea