Itxi

2021/09/17

17:44

Politika

Nafarroa

Foru Gobernuak 4.743 milioiko gastu-sabaia finkatu du 2022rako, aurten baino % 6 gehiago

Agentziak | EiTB Media

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan azpimarratu duenez, 262 milioi gehiago dira eta Nafarroako historian gastu mugarik handiena da.

  • Elma Saiz Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilaria. Argazkia: EFE

    Elma Saiz Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Foru Erkidegoko Aurrekontu Orokorretarako gastu-sabaia finkatu du Nafarroako Gobernuak. Horrela, 2022 ekitaldirako 4.743,4 milioi euroko gastu muga ezarri du Foru Exekutiboak, aurten baino % 6 handiagoa.

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan nabarmendu duenez, 262 milioi gehiago dira eta Nafarroako historian gastu mugarik handiena da.

Saizek ziurtatu duenez, "ez da egun bakarreko" lorpena, "legealdiaren joera" baizik. Azken hiru urteetan gastu-sabaiak 700 milioi euro inguru gora egin dituela gogorarazi du kontseilariak.

Gastu-sabaiak Europako funtsak kontuan hartu dituela erantsi du arduradunak, nahiz eta 2022an zehar jasotzea espero. Zentzu horretan, 164 bat milioi euro jasoko dituztela uste du kontseilariak. Saizen esanetan, "Nafarroa zenbateko handienaren bila joango da".

Era berean, 2022an diru-sarrerek % 9 (350 milioi euro inguru) gora egingo dutela aurreikusi du Foru Gobernuak.

2022rako aurrekontuak abenduaren 31 baino lehen onartu beharko liratekeela adierazi du kontseilariak. Aurrekontuek hazkunde ekonomikoa eta lanpostuak sortzea erraztu behar dutela gaineratu du Saizek.

Foru Erkidegoko ekonomiaren etorkizunaren aurrean "baikor" azaldu da Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea.

"Aurreikuspen positiboak" direla esan du presidenteak, "nahiz eta zuhurtzia" eskatu. Enplegua eta ekonomia suspertzeko "etorkizuna baikor" ikusten du buruzagiak, "eta horregatik gastu-sabai handiago finkatu dugu, iazkoarekin alderatuta".

Gastu muga handitzea "positiboa" dela adierazi du EH Bildu, eta Foru Gobernuari negoziatzeko eskua luzatu dio.

Hala ere, diru-bilketari dagokionez, "ekarpen handiena egiten duten zergek BEZ eta PFEZ izaten jarraitzen dutela begi-bistakoa da, beste zerga batzuen ekarpena bitartean oso txikia da, bazkun zergarena adibidez", ohartarazi du koalizioak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;